XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriona dakarkizuet, dio jainkoak: Eskualde hartan artzain batzuk zeuden gaua izarpean ematen, txandaka artaldeak zainduz.

Eta Jaunaren aingeru bat aurkeztu eta esan zien: Ez beldurrik izan, berri on bat dakarkizuet, poz handi bat herri osoarentzat: Gaur Dabiten herrian Salbatzaile bat, Mesia, Jauna jaio zaizue.

Eta hemen duzue seinalea: haur bat aurkituko duzue oihaletan bildurik eta ganbelan etzanda....

Artzainak lasterka joan ziren eta Maria eta Jose eta ganbelan etzanda zegoen Haurra ikusi zituzten.

Artzainak Jainkoa goretsiz eta Hari eskerrak emanez itzuli ziren ikusi eta entzun zutenarengatik. Guztia Jainkoak esan zienez. Jainkoaren hitza egiazkoa da. (Luka 2,8-20).

Pentsa ezazu artzain haietako bat zarela.

Zer esan nahiko zenioke Jainkoari, Joseri, Maria eta haurrari?.

1. Irakur ezazu seinalatzen dizugun testu hauetarikoren bat: Sorrera 12,1-3; 11 Samuel 12,1-14; Isaia 40,9-11; Joan 15,12-17... Ikus dezakezunez, testu bakoitza Jainkoak pertsonaren bati eman dion berri onen bat da.

2. Koaderno-orri batean, marraz ezazu irakurri duzun testuari dagokion eszena.

Komenta ezazu zeure hitzekin egin duzun marrazkia.

Jainkoak bere adiskideei emandako berri onak Biblia liburuak kontatzen dizkigu.

Liburu honetan bi atal handi daude eta Itun Zaharra eta Itun Berria deitzen ditugu.